Albisteak

Iñigo Retolaza. Memorialab: Diálogo, memoria y sanación social en el País Vasco: Una nota metodológica

GERNIKA GOGORATUZ ZENTROAK ‘MEMORIALAB: DIALOGUE, MEMORY AND SOCIAL HEALING IN THE BASQUE COUNTRY: A METHODOLOGICAL NOTE’ LANA PARTEKATU DU

Editore-taldeak Iñigo Retolazaren artikulua aukeratu du argitaratzeko eta IDS Research Fellow webgunean doan partekatzeko. Gernika Gogoratuz zentroak eskura ipintzen dizue artikulu hori bera argitalpenen orrian.

Albiste hau aukera paregabea da «Memorialab: Dialogue, Memory and Social Healing in the Basque Country: A Methodological Note» artikulua aurkezteko (Memorialab: elkarrizketa, memoria eta sendaketa soziala Euskal Herrian. Ohar metodologiko bat), eta ulertzen du Memorialab memoriaren eraikuntza soziala egiteko ekimen bat dela, hainbat toki eta ideologiatatik datozen pertsonen arteko elkarrizketaren bidez. Kasu gehienetan elkar ezagutzen ez duten arren, bada guztiek partekatzen duten ezaugarri bat: denek bizi izan dute azken bost hamarkadetan Euskal Herrian izandako indarkeria politikoa, modu batera edo bestera.

Memorialabek premisa bat du abiapuntu, hain zuzen ere, bizitza eta giza eskubideak errespetatzeko oinarri etiko eta moral komun batetik abiatuta partekatzen ditu pertsona-talde batek esperientziak, hau da, «memoria autobiografikoa».

Artikulua The Sage Handbook of Participatory Research and Inquiry argitalpenaren zati da (Ikerketa eta azterketa partizipatiborako SAGE eskuliburua). Argitalpen hori Ikerketa Partizipatiboko Astean aurkeztu da, irailaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala).