GERNIKA GOGORATUZ ZENTROAN PRAKTIKAK EGITEA
Gernika Gogoratuzek praktika programak eskaintzen dizkie bakearen kulturaren inguruko ikerketa, prestakuntza eta zabalkundean interesa duten gazteei. Gaur egun, zentroak hiru programa ditu aktibo, eguneroko lanaren bidez ezagutza eta esperientzia ekar dezaketen profil desberdinetako gazteei aukera emateko.
Gernika Gogoratuzek mundu osoko gazteak izan ditu praktiketan, hamarkadetako historian zehar.
Gaur egun aktibo dauden programak:
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen Sailaren bidez, Berta Alvarez Paz ikaslea hartu dugu
Gernika Gogoratuz taldean, bi hilabetez Graduko praktikak egiteko. Bere egitekoen artean, honakoa dago: Gernika Gogoratuzek Bakearen Ikerketarako Espainiako Elkartearekin egiten dituen proiektuetako batean laguntzea (Aipaz).
Laborlan Programa
Gernika Gogoratuz Laborlan Enplegu eta Prestakuntza Programaren parte-hartzaileen zerrendan sartu da, Clara Acuña Rodríguez kolaboratzaile gisa hartuz.
Laborlan programa Enplegu eta Ekintzailetzaren DEMA Foru Agentziaren ekimena da, Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialarekiko hitzarmen bidez. Enpresetan psikologiaren antolakuntza profesionalizatzeko beharrari erantzuten dio, ongizate laboralean zentratutako ikuspegi berritzaile batetik.
Atzerriko Austriar Zerbitzua (Österreichischer Auslandsdienst).
Austrian, gizonezkoek 6 hilabeteko zerbitzu militarra egin behar dute, derrigorrez. Hori dela eta, Atzerriko Austriar Zerbitzuak (“Österreichischer Auslandsdienst”) atzerrian 10 hilabeteko boluntariotza zerbitzua egiteko aukera eskaintzen du, zerbitzu militarraren alternatiba moduan.
Wegner Lagnerrek, esaterako (Vienako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatua), aukera hori baliatu du, eta Austriako Bake Zerbitzuaren esparruan kokatzen diren egitekoak burutzen ari da Gernika Gogoratuzen. Gaur egun liburutegi funtsekin laguntzen ari da, baita erakundearen proiektuekin ere, eta itzulpen lanak egiten ditu.