Albisteak

IKDGAZTE

GERNIKA GOGORATUZEK ETA GERNIKATIK MUNDURAK IKD GAZtEREKIN EGINDAKO LANKIDETZA PROIEKTUAN HARTUKO DUTE PARTE

Gernikatik Mundurako kidea eta Garapen eta Nazioarteko Lankidetza Master Ofizialeko ikaslea da Sara Nicholson Mendieta eta Clara Furió Vico Globalizazioa eta Garapena Masterreko ikasleak, biak EHUn. IKD GAZtE proiektuaren beka jaso dute haien MALeko (Master Amaierako Lana) lankidetza-proiektua kanpoko erakundeekin egiteko.

Sara Nicholson Mendietak Gernikatik Mundura eta Gernika Gogoratuz elkarteekin egingo du lankidetza-proiektua eta Clara Furió Vicok Genrika Gogoratuzekin.

Beka hori IKD GAZtE proiektuaren parte da eta helburu nagusia ikasleak ahalduntzea eta subjektu aktibo bilakatzeko haien gaitasunak indartzea da. Sara Nicholson Mendieta eta Clara Furió Vico hautatuak izan diren 20 ikasleren aparteko taldearen parte dira.

Deialdia 3 campusetan egin da, bakoitzean dauden ikasle-kopuruaren arabera (10 Bizkaian, 6 Gipuzkoan eta 4 Araban).

Sara Nicholson IKDGAZTE
Sara Nicholson IKDGAZTE
Clara Furio IKDGAZTE
Clara Furio IKDGAZTE