Albisteak

SEMINARIO EHUGUNE GERNIKA GOGORATUZ 2021

GERNIKA GOGORATUZEN 2021EKO EHUGUNE MINTEGIA. LURRALDEA PENTSATZEA

Gernika Gogoratuzen 2021eko EHUGUNE mintegiak honakoa aurkeztu du: “Lurraldea pentsatzea. Euskadi eta Urdaibairako garapen estrategiak eta bizi aukerak“. Irailaren 16an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan.

Egitarauari hasierako emateko, Euskadiri eskainitako atal bat izango da, ikuspegi soziala hartuta. Juan José Ibarretxek hartuko du parte, Lehendakari izandakoa eta Agirre Lehendakaria Center erakundeko kidea; Arantza Fernandez de Garayalde ere izango dugu, Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformaren izenean (BEEPA), eta REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren sareko Carlos Askunze.

Atsedenaldiaren ostean, Urdaibaira begira jarriko gara, honako adituen laguntzarekin: Roberto Bermejo, Ekonomia Iraunkorreko EHUko irakaslea; Miren Oinaindia, Ekologia arloko EHUko Katedraduna, eta Ramón Zallo, EHUko irakaslea. Azken horrek “El Declive Económico de Busturialdea-Urdaibai” lana aurkeztuko digu, Gernika Sareak argitaratua.

Arratsaldean, kultura, elkarbizitza eta aniztasunaz hitz egingo dugu Luisa Etxenike idazlearekin, Imanol Zubero soziologoarekin eta Foro Sozialeko kide Eneko Callerekin.

Edukiera mugatua da eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.