Albisteak

Gernika-Lumoko Kulturetxeak Liburutegi jasangarriak: herritarren espazioak

GERNIKA-LUMOKO KULTURETXEAK “LIBURUTEGI JASANGARRIAK: HERRITARREN ESPAZIOAK” WEBINARRA ANTOLATU DU

Gernika-Lumoko Kulturetxeak Liburutegi jasangarriak: herritarren espazioak izeneko online saioa antolatu du datorren abenduaren 18rako. Ekitaldia 2030ko Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) barruan kokatzen da, non alderdi kulturalek funtsezko eginkizuna betetzen duten eta giza garapenean eta garapen jasangarrian osagai nagusiak diren.

Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Alicia Sellés FESABID, Clara Flamarique, Nafarroako Gobernua, Blanca Mata Lectura Fácil edo Fernando Juarez ALDEE eta Muzkiz Liburutegia.

2030 Agenda, 17 GJHak biltzen dituena, “gizakiena, gizakiengatikoa eta gizakientzakoa” den adierazpen garrantzisu eta unibertsala da. Esparru politiko berri horrek “atzean inor ez geratzea” nahi du, eta guztiontzat aukerak eskaintzeko ideia hori da, hain zuzen ere, liburutegi publikoek partekatu dutena, gutxienez 1994az geroztik, urte horretan onartu zelako IFLA/UNESCOren manifestua.

Ordutegia: 11: 00etatik 13: 00etara
Formatua online izango da, Zoom bidez, eta izena eman behar da.