Albisteak

red gernika digital

GERNIKA SAREAREN 14. DOKUMENTUA PARTEKATZEN DUGU FORMATU DIGITALEAN, JOHAN GALTUNGEN BORTXAKERIA KULTURALA

Gernika Sarea Bildumarekin jarraitzen dugu. Oraingoan, bildumako dokumenturik eskatuenetako bati heltzen diogu, Johan Galtungen Bortxakeria Kulturala, hain zuzen ere.

Dokumentu honetan indarkeria zuzenaren, egiturazkoaren eta kulturalaren arteko loturak aztertzen dira, indarkeria-triangelu bat eta indarkeria-geruzen irudi bat erabiliz, ustekabeko fluxu-mota desberdinekin.

“Red Gernika” argitalpen-seriearen bildumak bake eta gatazka ikerketetan espezializatutako 32 argitalpen ditu, eta gure webgunean egongo dira eskuragarri, pdf formatuan. Monografiak eta dokumentuak Gernika Gogoratuzen argitalpenen orrian kontsulta ditzakezu.

Zuen interesekoak izatea espero dugu.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.