Albisteak

premio fundacion cenarrusa

GERNIKAKO ALKATEA OROIMEN HISTORIKOAREN ALDE EGINDAKO LANAGATIK SARITU DUTE

José Mari Gorroño, Gernikako alkatea, Idahoko (AEB) Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak saritu du, “memoria historikoaren alde egindako lanagatik, gobernu onarekiko konpromisoagatik eta herriaren hazkunde politiko, kultural eta sozioekonomikorako dedikazioagatik”.

Epaimahaiak Idahoko Euskal Kulturaren Cenarrusa Fundazioaren 2021eko saria eman dio “euskara, euskal kultur adierazpena, euskal nortasuna eta giza eskubideak babesteko eta sustatzeko gernikar agintariak erakutsitako enfasiagatik”. “Gernikako hiribildua leku atseginagoa eta modernoagoa izan dadin lan egin du beti, baina nortasuna galdu gabe eta bere ondarerik handiena memoria historikoa dela ahaztu gabe”

Idahoko Euskal Kulturaren Fundazioak ez du oraindik saria emateko data zehaztu. Pandemiak markatuko du egutegia.