Albisteak

Presentacion informe: Guerra, desplazamientos forzados y respuestas a la crisis

“GERRA, DESPLAZAMENDU BEHARTUAK ETA KRISIARI EMANDAKO ERANTZUNAK CABO DELGADON (MOZANBIKE)” TXOSTENAREN AURKEZPENA.

Gernika Gogoratuz eta Ayuda en Acción elkarteek “Gerra, desplazamendu behartuak eta krisiari emandako erantzunak Cabo Delgadon (Mozanbike)” txostena aurkezteko gonbita egiten dizue. Aurkezpena Martxoaren 17an izango da, 11:30etik 13:30era, Abandoko udal-zentroan, Barrainkua kaleko 5ean, Bilbon.

Txosten honek bat egiten du hiru erakundeek egindako beste ikerketa batzuekin, gatazka armatuaren azterketari ekarpen kritikoa eta eraikitzailea egin nahi diotenekin eta kaltetutako pertsonen egoera hobetzen aurrera egiteko balio dutenekin. Beharrezkoa da errealitatea sakonago ulertzea, eta, horretarako, egungo garapen-operazio humanitario eta militarren urritasunak agerian utziko dituzten eta lekualdatutako komunitateen agentziaren parte-hartzea eta indartzea sustatuko duten ikuspegiak txertatu behar dira. Azterlanaren helburua tokiko ezagutzan eta testuinguruaren, eragileen eta erakundeen gaitasunen eta estrategien ulermenean sakontzea da, baita Cabo Delgadoko barne-desplazamendu behartuen prozesuetan ere.

Aurkezpenaren arduradunak Jesús Pérez Marty, Mozambikeko “Ayuda en Acción” erakundearen zuzendaria eta txostenaren koordinatzailea, Jokin Alberdi Bidaguren, UPV/EHUkoa, eta Liliana Zambrano Quintero, Deustuko Unibertsitatekoa, Gernika Gogoratuz ikerketa-taldeko kideak izango dira.

María Oianguren Idigoras, Gernika Gogoratuzeko zuzendariak, mahai aurkeztuko du.

Izena eman behar da
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.