Albisteak

Jornada sobre Derechos Humanos en la Ciudad del Siglo XXI. VITORIA-GASTEIZ

“GIZA ESKUBIDEAK XXI. MENDEKO HIRIAN” JARDUNALDIAREN EDUKIAK PARTEKATZEA

Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak eskuragarri jarri du “Giza Eskubideak XXI. mendeko hirian” izeneko jardunaldiko materiala. 2020ko abenduaren 11n egin zen, eta Gernika Gogoratuzek parte hartu zuen.

Jardunaldian Giza Eskubideen kultura ezartzeko prozesuan ari diren beste hiri batzuetako esperientziak partekatu ziren. Jardunaldiaren edukiak PDF formatuan daude jasota, eta hitzaldi eta esku-hartzeen bideoak ere ikus ditzakezue.

20 urte bete ziren Hirian Giza Eskubideak Babestearen inguruko Europar Gutuna sinatu zenetik, eta esparru horretan antolatu zen jardunaldia.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.