Albisteak

IV JORNADAS DE EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL DERECHOS HUMANOS, ¿DERECHOS PARA TODAS?

GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZIKETARAKO IV. JARDUNALDIAK. GIZA ESKUBIDEAK, DENONTZAKO ESKUBIDEAK?

Ikuspegi kritikoa heziketaren aldetik

Laugarren urtez, Euskadiko Garapenerako Hegoa GKEak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak jardunaldi hauek antolatu dituzte. Gernika Gogoratuz bertan izango da, Maria Oiangurenen parte-hartzearen bidez. Zentroko zuzendaria da bera, eta 24ko mahaiko moderatzaile moduan arituko da. Honakoek osatuko dute mahaia: Helena Maleno, Giza Eskubideen defendatzailea, espainiar ikertzailea, idazlea, militante eta kazetaria, eta Arturo Orrego, filosofo ete teologo kolonbiarra, Filosofian Doktorea, Filosofia Latinoamerikarrean Magister tituluarekin, hezkuntza, kultura eta politikan aditua.

Jardunaldien helburua zera da: lanean giza eskubideen ikuspegia txertatzeko beharrizana kontuan izanda, esperientziak eta hausnarketak gehitzea.

Horretarako, hainbat eragile garatzen ari diren esperientziak eta metodologiak partekatuko dira, eta esperientzia handiko adituak izango dira. Gainera, 3 erakundek ikuspegi horren aplikazioari buruzko esperientziak azalduko dituzte.
Era berean, lan-taldeak sortuko dira, proposamenetan giza eskubideen ikuspegia bermatzen duten pistak lantzeko.

Data: Irailaren 24a eta 25a, on line (Zoom)

Izena ematea irailaren 17ra arte.