Albisteak

No más Hiroshima! ¡No más Nagasaki

“HIROSHIMA GEHIAGO EZ! NAGASAKI GEHIAGO EZ!” KANPAINAREN AURKEZPENA

Aurten 75 urte beteko dira Hiroshima eta Nagasakik bonbardaketa atomikoak pairatu zituztenetik. Gainera, Alkateak Bakearen alde 2020 ikuspegia lortzeko azken urtea da, bonbardaketako biktimak lekuko izan daitezkeen bitartean arma nuklearrak indargabetzea lortzeko itxaropenez garatu zena.

Bakearen aldeko Alkateek prestatutako oroimenerako ekintzak Hiroshima gehiago ez! Nagasaki gehiago ez! ideia nagusia ardatz hartuta ospatuko dira. Helburua mundu osoko pertsonek, horietako askok gaur egin ezin dituzte bisitatu atomikoki bonbardatutako hiriak, hibakusha pertsonen (pertsona bonbardatuak) nahimen zintzoena partekatzea da: “Beste inork ez luke guk bezala sufritu behar”.

Nola parte hartu “Hiroshima gehiago ez! Nagasaki gehiago ez!” ekimenean

  • Bideoa.

Biziraun zutenen zein gobernuetako, GKE erakundeetako eta Bakearen aldeko Alkateen ekimenean nahasitako hirietako ordezkarien mezuak jasotzen dituen bideoa babestu eta hedatuz.

  • Bakeari buruzko Webinar hezigarria

Abuztuaren 4an ospatuko den webinarrean parte hartuz.
Parte-hartzaileak Hiroshima nahiz Nagasakiko gazteak izango dira, bake-jardunak bultzatuko dituztenak. Horiei mundu osoko gazteak batuko zaizkie.
Webinarra hasteko arma nuklearrekin lotutako nazioarteko inguruabarrei buruzko konferentzia bat egingo da. Ondoren, bake-jardunei buruzko aurkezpen bat egingo da eta haien artean ideia eta iritziak trukatuko dituzte.

Web seminarioa zuzenean emango da YouTube bidez, gazteak bake-jardunetan modu aktiboan parte har dezaten hauspotzeko xedez.

Informazio gehiago