ICIP Bakea Eraikitzen Saria 2022

Premio ICIP 2022

«ICIP Bakea Eraikitzen Saria 2022» bakearen aldeko euskal elkarte-sare osoari.

Saritutako erakundeen artean, dagoeneko deseginda dauden Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea eta Elkarri/Lokarri, eta egun martxan den Foro Sozial Iraunkorra daude. Baita bakearen aldeko hezkuntzaren alde lan egiten duten Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntza Elkarteen Foroan bildutako beste asko ere, bereziki Gernika Gogoratuz, Baketik edo Bakeola erakundeak.

Sariak ondorengo hauek ere saritzen ditu: Gernika Bakearen Museoa Fundazioa, Donostiako Bizikidetzaren aldeko Herritar Foroa, UnescoEtxea, Fernando Buesa Fundazioa, Emagune, Ahotsak emakumeen sarea, Eskubidez eta biktimak protagonista dituzten elkarrizketa-esperientziak, hala nola Lab Memoria eta Herritarren Topaketak, ETAren biktimen eta presoen arteko berriztapen-topaketak, edo BatzART! ekimena.

2011z geroztik, Kataluniako Bakearen Nazioarteko Institutuak urtero ematen du Bakea Eraikitzen ICIP Saria, bakearen sustapenean eta eraikuntzan modu nabarmenean eta iraunkorrean lan egin duten pertsonak edo erakundeak publikoki aintzatesteko eta zoriontzeko.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.