IÑIGO RETOLAZAK “THE SAGE HANDBOOK OF PARTICIPATORY RESEARCH AND INQUIRY” IZENEKO LANEAN PARTE HARTU DU
Iñigo Retolazak “Formas de investigación participativa orientadas a la acción” izeneko saioan parte hartuko du, irailaren 23an. Hizlari bakoitzak ikerketa parte-hartzaileari dagokion bere atala aurkeztuko du, ezagutza/ikasketa/ikerketa lanean ekintza nola erabiltzen den aztertzeko.
Saio hori Ikerketa parte-hartzailearen astearen barruan dago. Horren baitan aurkeztuko da “The SAGE Handbook of Participatory Research and Inquiry” argitalpena (Ikerketa eta Indagazio Parte-hartzaileari buruzko SAGE eskuliburua). Eskuliburu horrek ikerketa parte-hartzailearen inguruko ikuspegi abangoardista eta garaikideen eta ikerketa parte-hartzailearen diseinu eta metodoen iturri osoena eskainiko du, eta, gainera, ikerketa parte-hartzailearen funtsak eta praktikaren gakoak landuko dira.
Argitalpenak hainbat diziplinatako 150 egileren 72 kapitulu hartu ditu barne. Gizarte eraldaketara bideratutako ikerketa inklusiboa burutzeko eta ikertzaile eta gizarte eragileek marjinatuekin konpromisoa hartu ahal izateko tresnak azalduko dira.
Ikerketa Parte-hartzailearen Astea hilaren 20tik 24ra bitarteko astean izango da, “SAGE Handbook of Participatory Research and Inquiry” lanaren aurkezpenarekin hasiko da. Honakoek parte hartu dute: Danny Burns, IDS Research Fellow erakundeko ikertzailea; Joanna Howard, IDS Research Fellow erakundeko ikertzailea, eta Sonia Ospina, Kudeaketa eta Politika Publikoko irakaslea, NYU.
Iñigo Retolaza Gernika Gogoratuzeko kolaboratzailea eta Memorialab programako bideratzailea da.