Albisteak

red gernika digital

IPAR IRLANDAKO BAKE PROZESUARI BURUZKO GERNIKA SAREAREN 12. ETA 13. DOKUMENTUAK PARTEKATUKO DITUGU

Aste honetan 12. dokumentua partekatuko dugu, «Gogoratzen ditugu. Sir Kenneth Bloomfield Ipar Irlandako biktimei buruzko komisarioaren txostena» (2001), Sir Kenneth Bloomfieldena, bai eta 13. dokumentua ere, «Egia oro mingotsa da. Ipar Irlandara egindako bisitako txostena» (2001), Alex Boraine doktorearena; biak Gernika Sarea Bildumakoak dira.

Sir Kenneth Bloomfield Ipar Irlandako biktimei buruzko komisarioak bere txostena aurkeztuko du, biktimen paperean oinarritutakoa.

Bestalde, Alex Borainek, Hegoafrikako Egiaren eta Adiskidetzearen Batzorde Nazionalaren (Egiaren Batzordea) presidenteorde izandakoak, txosten bat aurkeztuko du, non zalantzan jartzen den benetan funtsezkoa ote den iragan nazionalari buruzko egia ezagutzea, dela Hegoafrikan, dela Ipar Irlandan.

Gernika Sarearen bildumak 32 argitalpen ditu, bakeari eta gatazkei buruzko ikerketetan espezializatutakoak, eta gure webgunean eskuragarri egongo dira, pdf formatuan. Monografiak eta dokumentuak Gernika Gogoratuz-en argitalpenen orrian kontsultatu daitezke.

Interesgarriak irudituko zaizkizuela espero dugu.

Informe Kenneth Bloomfield. Víctimas de Irlanda del Norte
Toda la verdad es amarga. Informe de la visita a Irlanda del Norte del doctor Alex Boraine.