JARDUNALDIA: GATAZKA EKOSOZIALAK ETA GIZA ESKUBIDEAK
2019/10/02. Bilboko esperientziaren aretoak. Espainiako Bankua 2. 3. Gela. Bilbo.
“Gatazka egoeran dauden lurraldeak: Gaitasunak sendotzeko eta bizi aukerak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza” izeneko nazioarteko proiektua aurkeztuko da. Proiektu hori Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteek koordinatzen dute, EHUrekin elkarlanean. Ekimen honek bi helburu ditu: batetik, eredu hegemoniko neoliberalak eta faktore transnazionalek gizarte bakoitza bere ekosisteman eraikitzeko prozesuetan duten eragina ezagutzea; eta, bestetik, bizitzaren iraunkortasun eta justizia sozialaren araberako alternatibak planteatzen dituzten kolektibo kritikoen prozesuak azaltzea.
EGITARAUA
•16:00-16:15. Inaugurazioa.
Patxi Zubiaur, Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Heziketarako Elkarteen Foroko presidentea, Jokin Alberdi, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz.
•16:15-17:15. Estraktibismoa, boterea eta indarkeria.
Santiago Álvarez Cantalapiedra, Madrilgo Fuhem elkarteko Eremu Ekosozialeko Zuzendaria.
•17:15-18:00. Lurraldeetan alternatibak eraikitzeko posizionamenduak.
Alfonso Dubois, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz.
Hitzaldien aurkezpena: María Oianguren, Gernika Gogoratuz.
•18:00-18:15. Atsedenaldia.
•18:15- 19:15. Kasu baten azterketa: Cabo Delgado, Mozambike.
Teresa Cunha, Coímbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroko ikertzailea, eta Vasco Coelho, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz.
•19:15-20:00. Elkarrizketa horizontalak.
Proiektu produktuen aurkezpena eta itxiera. Andreas Schäfter eta Ana Etxarte, Gernika Gogoratuz.
Antolatzailea: Gernika Gogoratuz. Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa, Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Elkarteen Foroa eta UPV/EHU.
Finantzazioa: Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitza, Giza Eskubide eta Lankidetza saileko Idazkaritza Nagusia eta Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia.
Izena ematea:Anna León, Foroko koordinatzaile teknikoa.
PARTEHARTZAILEAK
Santiago Álvarez Cantalapiedra. Fuhem elkarteko Eremu Ekosozialeko Zuzendaria (Madril).
Ekonomia Zientzietan doktorea. Ikerketa eremuak gizarte ongizatearen beharrizanak hartzen ditu barne; egungo krisi ekosozialaren baldintzatzaile ekonomikoak eta trantsizio sozioekonomikoen azterketa aldaketa globalaren testuinguruan. Papeles de Relaciones Ecosociales y Cambio Global aldizkariko zuzendaria.
Alfonso Dubois. Gernika Gogoratuz elkarteko kolaboratzailea
Nazioarteko Ekonomia eta Garapenaren Ekonomia arloko irakasle erretiratua, EHUn lan egindakoa. Nazioarteko Garapen eta Lankidetzarako HEGOA institutuko Presidente izan zen 1996tik 2010era. Bere ikerketa lanak eta argitalpenak giza garapen, pobrezia, garapenerako lankidetza, eta garapen eta desberdintasun egoeren teorietan oinarritzen dira.
Teresa Cunha. Coímbrako Unibertsitateko (Portugal) Gizarte Ikasketen Zentroko ikertzailea.
Soziologian doktorea. Coímbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen zentroko ikertzailea eta irakaslea da; eta Giza, Migrazio eta Bakearen arloko Ikasketen Zentroa, Hegoaldeko Epistemiologia eta Genero arloko tailerrak eta arlo horretako Ikerketa Programa koordinatzen dituzten kideetako bat. Mozambikeko Eduardo Mondlane Unibertsitateko Afrikar Ikasketen Zentroko eta CODESDRIAko Ikertzaile bazkidea.
Vasco Coelho. Gernika Gogoratuz elkarteko kolaboratzailea
Garapenari buruzko Ikasketa arloko doktoretza prestatzen ari da EHUn; Cabo Delgado (Mozambique) lurraldeko gobernantza parte-hartzailean oinarritutako esperientzia eta gaitasun kolektiboen inguruan ikertzen du. Gernika Gogoratuz elkartearekin batera lan egiten du “Gatazka egoeran dauden lurraldeak” proiektuan. Proiektu Teknikaria da Medicus Mundi Mediterrània GKEn.