Albisteak

Jornadas de cultura y paz de gernika 2022

KULTURA ETA BAKEAREN XXXII. JARDUNALDIEN EGITARAUA BILBON

Gernikako Kultura eta Bakearen XXXII. Jardunaldien egitaraua aurkezten dizuegu. Apirilaren 27an izango dira Bilbon.

EGITARAUA BILBON

Apirilak 27


Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, HEGOA Zubiria Etxea Campus Sarriko. Bilbao

Cabo Delgadoko, Mozambike, ekintza humanitarioaren eta bakearen eraikuntzaren ikuspegi kritikoak.

“Gernikako Kultura eta Bakearen XXXII. jardunaldiak” zikloa amaitzeko publikoari irekita egongo den saioa egingo da Bilboko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. EHUko HEGOA Institutuaren Globalizazioa eta Garapena Masterrarekin lankidetzan egingo da. Ikuspegi kritikotik jorratuko da Cabo Delgadoko Gerrako erantzun humanitarioa eta militarra, eta Mozambikeko lurralde horren garapenerako eta bakerako beste proposamen batzuk eztabaidatuko dira.

18:00 – 20:00h.
· Cabo Delgadoko, Mozambike, erantzun humanitarioaren eta bakearen eraikuntzaren deskolonizaziorako ekarpen feministak, Teresa Cunha, CES-Coimbrako Unibertsitateko ikerlaria.
· Konpromisoa eta balioak dituen elkartasunaren alde: Mozanbike iparraldean lankidetzan aritzeko beste modu batzuk, Beñat Arzadun. Mozambikeko Mundukide Fundazioko kooperantea.

Aurkezlea: Eduardo Bideurretzaga HEGOA, EHU.

Jornadas Gernika, programa en Bilbao