1.- Orrialde hau FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA (BIZKAIA) erakundearen jabetzakoa da.
- Fundazioen Erregistroa 03 (Bizkaia)
- IFK: G48813372
- Helbide soziala: FORU PLAZA, Nº 1 48300 GERNIKA (BIZKAIA)
- Harremanetarako:
Posta elektronikoko helbidea: mariaoianguren@gernikagogoratuz.org
Telefonoa: (+34) 946253558
2.- Webgune hau erabiliz gero, Erabiltzaile izaera hartzen da eta Lege Oharrean jasotako baldintza guztiak onartzea dakar. Erabiltzaileak baldintza horiek irakurri beharko ditu webgunean sartzen den bakoitzean; izan ere, baliteke aldaketak egotea. Webgune honen aspektuetako batzuk arau edo baldintza berezi batzuen mende egon daitezke; baliteke arau horiek Lege Oharra ordeztu, osatu edo aldatzea, beraz, Erabiltzaileak horiek ere onartu beharko ditu.
3.- Webgune honen eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, linkak, ikus-entzunezko edukiak, diseinu grafikoa, iturri kodea eta abar.), markak eta zeinu bereizgarriak FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundearen edo hirugarrenen jabetzakoak dira. Erabiltzaileak ez dauka inolako eskubiderik horien gainean, webgune hau erabiltze hutsagatik.
Erabiltzaileak ezin izango du: a) Webgune honetan jasotako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edota aldatzea, Legeak aurreikusitako kasuetan edota FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeak edota eskubide horien titularrak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik; b) webgunean jasotako softwarea, irudiak, bideoak edota datu-baseak erreproduzitu edo kopiatzea; publikoki jakinaraztea edota hirugarrenen esku uztea, horrek erreproduzitzea dakarrenean; c) Webgunea osatzen duten edukiak atera edo berrerabiltzea.
4.- Beren webguneetatik webgune honetan loturak erabili nahi dituzten erabiltzaileek, honako baldintzak bete beharko dituzte: a) loturak hasierako orrira soilik eramango gaitu. Ezin izango da beste inola ere erreproduzitu; b) ezin izango dira webgunea inguratzen duten frameak edo edozein motatako markoak ezarri, edota beste helbide batzuetatik ikusteko edo webgune honetatik kanpoko beste eduki batzuekin batera edukiak ikusteko aukera ematen duten bestelako bideak erabili, horrek erabiltzaileak nahastu baditzake, edo FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEAREN marka edo izen ona zalantzan jar badaiteke, edo Legeak debekatutako baliabideren bat erabiltzen bada; c) lotura egiten duen orriak ezin izango du FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundearen inguruko informazio faltsurik eman; d) Bidaltzaileak ezin izango du FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEAREN marka edo bestelako bereizgarririk erabili bere web orriaren barruan, legeak aurreikusitako kasuetan edota FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEAK berak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik; e) lotura ezartzen den orriak indarreko legeria bete beharko du eta ezin izango du loturarik egin legez kanpokoak izan daitezkeen edukietara, edota kaltegarriak, moralaren aurkakoak edota FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEAREN inguruko ideia oker bat sortzeko modukoak izan daitezkeen edukietara, betiere, kontuan izanda lotura egiten den webgunearen gai orokorra eta edukiak kontuan izanda.
5.- FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeak ez du erantzukizunik izango webgune honetan programa maltzurrak edo bestelako informatika elementu kaltegarririk balego. Erabiltzaileari dagokio, edonola ere, tresna egokiak eskura izatea elementu horiek atzeman eta garbitzeko. Horren arabera, FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeak ez du erantzukizunik izango webgune horretan egon bitartean informatika ekipoek izan ditzakeen kalteen inguruan. Era berean, FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileei kalterik sortzekotan, kalte horiek webguneko zerbitzua eteten duten telekomunikazio sareetako akats edo deskonexioen inguruan.
6.- Webgune honetako loturek Interneteko beste orrialde batzuetarako sarbidea eman dezakete. Kasu horietan, FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeak erantzukizuna izango du loturen bidez emandako eduki eta zerbitzuen inguruan, horiek desegokitasunaren berri izan eta behar den moduan desaktibatu ez dituen kasuetan soilik. Erabiltzaile batek ulertzen badu loturetako batek eduki desegokiak edo legez kontrakoak dituela, FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeari jakinarazi ahal dio, baina horrek ez du esan nahi erakunde horrek lotura hori ezabatu behar duenik. FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundeak ez ditu zertan loturetako eduki eta zerbitzu guztiak ezagutu behar; beraz, ez du erantzukizunik izango eduki horiek kalitatekoak ez badira, eguneratu gabe badaude, eskuragarri ez badaude, akastunak badira, legez kontrakoak badira edo erabilgarriak ez badira; eta ez die erantzunik emango horien inguruko adierazpenei, zerbitzu horien gainean ardura zuzenik ez badauka.
7.- Erabiltzaileak Webgune hau ondo erabiltzeko konpromisoa hartzen du, Legeak, Lege Oharrak eta aplikagarriak diren bestelako araudi eta jarraibideetan jasotakoaren arabera. Erabiltzaileak FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundearen eta hirugarrenen aurrean azalpenak eman beharko ditu, betebehar horiek ez betetzearen ondoriozko kalteen inguruan.
8.- Honako Lege Oharra Espainiako legerian oinarritzen da, erabat. Lege Ohar honen interpretazioaren inguruko edozein gatazka konpontzeko, Erabiltzailea FUNDACIÓN GERNIKA GOGORATUZ IRASKUNDEA erakundea helbideratuta dagoen herriko auzitegien mende jarriko da.