Albisteak

Cartel "1939 ESPAÑA EXPORTA EL TERROR AÉREO A EUROPA"

MARIA OIANGURENEK “1939 ESPAÑA EXPORTA EL TERROR AÉREO A EUROPA” HITZALDIAN PARTE HARTUKO DU

María Oianguren Idigoras, Gernika Gogoratuzeko zuzendariak, honako hitzaldiaren bidez parte hartuko du: “Gernika, Ciudad de la Paz. Arte y memoria para una pedagogía de paz en la Conferencia Internacional 1939 España exporta el terror aéreo a Europa”. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Dokumentazio Zientzien Fakultatean izango da, ekainaren 3an eta 4an.

Maria Oianguren hizlari entzutetsuenen artean ibiliko da, hala nola honakoak: Walther L. Bernecker, Katedradun emeritua, Erlangen-Nürnberg Unibertsitatekoa. Gernikako bonbardaketari buruz hitz egingo du berak. Bestalde, Stefanie Schüler-Springorum ere izango da, Berlingo Unibertsitate Teknikoko Antisemitismoaren inguruko Ikerketa Zentroko zuzendaria, eta Condor Legioak Espainian izan zuen egitekoari buruz hitz egingo du. Beste hizlari batzuk ere izango dira.

Hitzaldiaren helburua zera da: herritar zibilen gainean egindako bonbardaketek botere estrategia eta estrategia militar moduan izan zuten erabilera aztertzea. Gerra zibilaren hasieran Madrilen izandako bonbardaketarekin hasi eta XX. eta XXI. mendeetan mundu osoan izandako gatazka belikoekin jarraituko dugu.