MARIA OIANGURENEK GIZA ESKUBIDEEI, BIZIKIDETZARI ETA ANIZTASUNAREN KUDEAKETA POSITIBOARI BURUZKO MINTEGIAN PARTE HARTUKO DU
Maria Oiangurenek, Gernika Gogoratuzeko zuzendariak, ostegun honetan, azaroaren 18an, Bilboko Bizkaia Aretoko Elhuyar Gelan egingo den Giza Eskubideei, Bizikidetzari eta Aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko Mintegian parte hartuko du.
Mintegi hau aniztasunaren kudeaketa positiboa eta Agenda 2030en esparruan herritartasunaren garapenak planteatzen dituen erronka berriei buruzko edukiak aztertzeko eta eskaintzeko aukera bat izango da.
Maria Oiangurenen parte-hartzea jardunaldiaren I. Blokean izango da, ondorengo gaiaren inguruan: “Giza Eskubideak, Aniztasuna eta Bizikidetza: panorama orokorra nazioartean eta tokian tokiko mailan” Maider Maraña Baketikeko Zuzendaria, Ane Ortega Equiling proiektuko ikertzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sergio Garcia eta CEAR-Euskadiko Rosabel Argoterekin batera.
HELBURUAK
Mintegiak honako helburu hauek ditu:
- Giza eskubideen, aniztasunaren eta bizikidetzaren arteko loturen inguruan hausnartzea.
- Gaur egungo gizarteetan dauden askotariko aniztasun motetan sakontzea (erlijioa, hizkuntza, kultura, etnia…) eta guztion eskubideak bermatuko dituzten gizarte inklusibo eta kohesionatuak eraikitzearen inguruan hausnartzea.
- Bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren arloko “jarduera onak” eta esperientziak ezagutzea.
ANTOLATZAILEAK
DEMOSPAZ-UAM giza eskubideen, demokraziaren, bake-kulturaren eta indarkeriarik ezaren institutuak eta Bake Kultura fundazioak antolatu dituzte mintegiok, eta Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera egiten den jarduera- programan kokatuta daude. Bestetik,
Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Gizarte Justiziarako Hezkuntzaren UNESCO katedraren laguntza jaso dute.