Albisteak

Master en cultura de paz, conflictos, educación y derechos humanos

MARIA OIANGURENEK GRANADAKO UNIBERTSITATEKO BAKE KULTURAKO MASTERRA INAUGURATU DU

Bakearen, Gatazken, Hezkuntzaren eta Giza Eskubideen Kulturako Unibertsitate arteko Masterrak, Granadako Unibertsitateko Bakearen eta Gatazken Institutuko tituluak, Gernika Gogoratuz-eko zuzendari María Oianguren Idigoras gonbidatu du urriaren 20an inaugurazio-ekitaldian parte hartzera.

Programa honako hau izan da:

· IPAZeko zuzendari José Ángel Ruiz Jiménez jaunaren ongietorri-hitzak.
· Masterraren koordinatzaile Fanny T. Añaños Bedriñana andrearen ongietorri-hitzak.
· 2021-2022 ikasturteko irakasleen aurkezpena.

Inaugurazio-hitzaldia: “Bake inperfektuari eta haren konplexutasunari buruzko jakintzak”
Hizlaria: María Oianguren Idigoras andrea, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroko zuzendaria
Aurkezlea: Juan Manuel Jiménez Arenas jauna+

2021eko urriaren 20an, asteazkena, 18: 30ean, Francisco Muñoz Muñoz
(Dokumentazio Zientifikoko Zentroa)

2021/2022 ikasturte akademikoa. XIII. Edizioa

Bakearen, Gatazken, Hezkuntzaren eta Giza Eskubideen Kulturako Unibertsitate arteko Masterra Granadako Unibertsitateko Bakearen eta Gatazken Institutuak, Kordobako Unibertsitateko Gatazkak Konpontzeko Unesco Katedrak, Malagako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Cadizko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainitako titulazioa da.