Albisteak

Afaloste. Elkarbizitza pil-pil erara. Laborategi Gastronomiko-soziala

MEMORIAREN EGUNEAN HONAKO PROIEKTUA AURKEZTU DUGU: “AFALOSTE. ELKARBIZITZA PIL-PIL ERARA. LABORATEGI GASTRONOMIKO-SOZIALA”

Azaroaren 10a Memoriaren Eguna da, eta argitalpen berri bat aurkezteko aprobetxatu dugu aukera: “Afaloste. Elkarbizitza pil-pil erara. Laborategi Gastronomiko-soziala”. Topaketa eta elkarbizitzarako eremu honen bidez, pertsona talde bat mahaiaren bueltan batu da, Euskadin urte askotan izandako indarkeriarekin erlazionatutako bizipenei buruz hitz egiteko.

Gernika Gogoratuz erakundearen izenean, ekimen honekin bat egitera animatu nahi dugu jendea. Asmoa da gure gizartean dauden pentsatzeko eta erlazionatzeko moduak eguneratzea, Euskadin elkarbizitza baketsua izateko ekarpenak egiten jarraitzeko.

Argitalpen honen egileak: Iñigo Retolaza Eguren, koordinatzailea; Iratxe Momoitio Astorkia, Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria; Rocio Salazar Torre, Bakeola-EDE Fundaziokoa, eta María Oianguren Idigoras, Gernika Gogoratuzeko zuzendaria.

Afaloste. Elkarbizitza pil-pil erara. Laborategi Gastronomiko-soziala” izeneko lana Giza Eskubideen eta Bakearen inguruko Heziketarako Elkarteen Foroak argitaratu du.

 

Informazio gehiago