Albisteak

Mireia Uranga. Errekonozimendua 1.000 emakume 2005eko Bakearen Nobel Sarirako

Mireia Uranga

Mireia Uranga, 1966an Espainian jaioa, bakearen arloko hezitzailea da. Elkarrizketa eta gatazken bitartekaritza dira bere printzipio nagusiak. Gernika Gogoratuz Zentroko aholkularia da, bakearen kulturaren garapenerako estrategia berriak aplikatzen dituen zentro independentea. 2003tik, Indargi Zentroko zuzendariordea izan da, eta bakearen inguruko heziketarako nazioarteko garapen proiektuetan parte hartzen du. Europako Hezkuntzaren parte da, Bakearen inguruko Heziketarako taldeko kide moduan.

Mireia Uranga oso pertsona positiboa da; bere helburu nagusiak bakea eta bizitza harmoniatsua dira. Bere estrategia elkarrizketa eta konpromisoa dira, gatazkak konpontzeko bitartekaritza lanari dagokionez. Mireiaren ustez, “gatazkak gizakiaren berezko elementuak dira”. Horrenbestez, bere helburua da gatazkak egoera negatibo eta suntsitzaile bihurtzen dituzten elementuak hartu eta eraldatzea, prozesu baketsu bihurtzeko, indarkeria desagerraraziz”. Edozein gatazka konpondu eta bakea lortzeko lehenengo urratsa gatazka bera badela onartzea da.

1989tik, Bakearen inguruko Ikerketarako Gernika Gogoratuz zentroan lan egin du, bakearen inguruko heziketarako estrategiak bilatuz. Zentroa sortzeko lehen urratsa Alemaniako Alderdi Berdeko kide batek eman zuen. Euskadin bakearen inguruko ikerketa zentro bat sortzeko asmoa zeukan buruan, 1937an naziek Gernika bonbardatu osteko adiskidetze-keinu gisa. “Zentroaren sorreraren helburua bakearen kultura estimulatzea izan zen, toki mailatik maila globalera, modu sistematikoan. Ezaugarri espezifikoa izan da adiskidetzeko helburuarekin gatazkak eraldatzea. Hala erakutsi du Gernikaren eta Alemaniaren arteko adiskidetze-prozesuak”, adierazi du Mireiak. Duela 18 urte martxan jarri zenetik, zentroak ahalegin zuzena egin du bakearen inguruko ikerketa zentroen nazioarteko sarearen barruan. Zortzi urtez, Mireiak gaikuntza eta esperimentazio jardueretan parte hartu du, heziketaren arloan. Sei urtez bakearen inguruko heziketaren garapenean egin du lan. Gernika Gogoratuz zentroaren lanak aitortza jaso du, ez soilik Euskadin, baita Espainia eta mundu mailan ere.

Iturria: 1000 PeaceWomen Across the Globe (2005): p. 158.