Albisteak

Mugak: el exilio ayer y el refugio hoy en México y Euskal Herria

MUGAK: ATZOKO ERBESTEA ETA GAURKO BABESA MEXICON ETA EUSKAL HERRIAN

Maiatzaren 15ean, larunbatean, CEAR-Euskadi eta Gernika Gogoratuz elkarteek Mugak: atzoko erbestea eta gaurko babesa Mexikon eta Euskal Herrian tailerra antolatu dute.

Tailer honen helburua da ikuspegi feministatik igarotako bi lurralde eta bi une historiko elkarrizketan jartzea. Gerra garaiko eta frankismoaren lehen urteetako erbestealdiak ezagutuko ditugu, Ipar Euskal Herrian eta Mexikon erbesteratuek zein harrera baldintza aurkitu zituzten, eta zer egin zuten aurrera egiteko. Eta gaur egun bi lurralde horiek zeharkatzen dituzten errefuxiatuek zer ihes egiten duten, mugetako politikek beren bizitzetan nola eragiten duten eta Euskal Herrian zer harrera duten ere ezagutuko dugu.

Prestakuntzak azalpen-zati bat eta partaidetza-zati bat konbinatuko ditu, eta, horretarako, hainbat material erabiliko dira (testuak, argazkiak, bideoa), eztabaida sortzeko eta gaur egun errefuxiatuei harrera hobea egiteko proposamenak kolektiboki eraikitzeko.

Tailerra Astran egingo da (Iparragirre kalea 22, Gernika-Lumo), maiatzaren 15ean, larunbatean, 10: 00etatik 14: 00etara.

Izena emateko: incidencia@cear-euskadi.org (Gernikako Tailerra adieraziz)

Mugak: el exilio ayer y el refugio hoy en México y Euskal Herria