2019 GERNIKAKO MUNDUKO ARROZEN JAIA
Aurton Gernika-Lumon be izango dogu Munduko Arrozen jaialdia.
2019ko uztailaren 13an, zapatuan, izango da.
Hori dala eta, deialdi honen bitartez zuen koadrila edo zuen taldearen partaidetza eskatzen deutsuegu.
Ondo pasatzeko eta arroza egiteko prest bazagoz, izena emoteko (izena, kontaktua eta zenbat pertsona) idatzi email honetara info@gernikagogoratuz.org.
Aulkien eta mahaien kopuruari begira aurreikuspen bat egiteko uztailaren 10ra baino arinago apuntatu beharra dago.
Astran, plastiko birziklagarrizko plater politak (€1 unitatea) eskura eukiko dozuez.
Udalak aulkiak eta mahaiak izten deuskuz, baina jaialdia antolatzeko eta gastu minimo batzuk ordaintzeko €1 pertsonako eskatuko dogu.
Munduko Arrozak sukaldaritzako jaialdi-txapelketa da. Honen helburu nagusia jatorri desberdinetako jendea batu eta hartu-emonetan jartzea da. Topaketa gastronomiko-kultural honen bidez parte hartzen dogun pertsonen artean gure herri eta auzoetan dagoen aniztasunaz jabetu gura dogu, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko. Parte hartzen dauan talde bakoitzak arrozarekin egindako plater bat aurkeztu beharko dau, eta jatorri desbardinetako gernikarrek osaturiko epaimahai batek erabakiko dau zein dan munduko arrozik onena.
Gainera, parte hartzen dauen koadrila bakoitzak jarriko den dastatze mahairako behar dana baino errazio gehiago egitea eskatzen da (erakusketarako errezetak idatzita ekartzea eskatzen da) modu horretara talde guztien arrozak dastatu ahal izango doguz.
Jardunaldi guztiaren zehar animazio kulturalak egongo dira (bertsoak, kantak, dantza, musika,…)
Koadrilarik ez daukan pertsona oro antolakuntzakoekaz jar daiteke kontaktuan posta bitartez edo egunean bertaratuz, beste taldeekaz batera parte hartzeko aukera izango daualako.
Anima zaitez eta parte hartu uztailaren 13an Astran!!!
Pasadan urteko munduko arrezen bideoa