Albisteak

NAZIOARTEKO ONLINE IKASTAROA GATAZKAN DAUDEN LURRALDEAK. Alternatibak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikitzen

2019/10/14tik 2019/12/22ra (10 aste / 60 ordu)

1. edizioa (2019-2020 ikasturte akademikoa)

Gizarteek elkarrekin bizitzeko eta beren lurraldeari eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna dute. Alabaina, ekintza transnazionalak eta haren zerbitzura dagoen botere-harremanen sistemak zaildu egiten dute bizitza eta etorkizun hobe bat izateko beharrezkoa den jabetze eta ahalduntze kolektiborako prozesua.

Nazioarteko ikastaro honek tresnak eskaintzen ditu, lurraldeetan proiektu alternatibo propioak bilatzeko dauden aurrerapausoak eta zailtasunak esploratzeko. Helburua ez da proposamen zehatzak eskaintzea, baizik eta eusten ari diren eta planetarekin iraunkorrak diren bizitza-alternatibak eraikitzeko borrokan ari direnei laguntzea.

Ikerketa teorikoaren bidezko ahaleginetik eta hiru lurraldetako (Urdaibai-Euskal Herria; Cajamarca-Kolonbia; eta Cabo Delgado-Mozambike) ekintzan oinarritutako esperientziatik abiatuta, zenbait unibertsitatetako eta gizarte-erakundetako irakasleek eta ekintzaileek aldaketa-prozesuen konplexutasuna aztertzea proposatzen dizuegu. Nagusi den sistemarekiko kritikoak diren elementu kontzeptualak aztertuko ditugu, eta ikuspegi alternatiboak eta proposamen sozialak nahiz politikoak azalduko ditugu, lurralde bakoitzera mugatuak. Ikastaro honek, gainera, honako proposamen hauek ere egiten ditu: tokiko borroken markoa testuinguru globalean aztertzea, topaketarako guneak sortzea eta nazioarteko sareak sendotzea. Laburbilduz, prestakuntzarako espazio birtual honen bidez, lurraldeak, pertsonak, kontakizunak eta alternatibak konektatu nahi ditugu.

Norentzat:ekintza transnazionalak eta plan desarrollistak beren lurraldeetan izaten ari diren eraginari aurre egiten ari diren graduko eta graduondoko ikasleentzat, gizarte-erakundeetako aktibistentzat eta GGKEentzat.

Hizkuntzak: Gaztelania / Portugesa / Euskara

Ikastaroaren iraupena: 2019/10/14tik 2019/12/22ra (10 aste / 60 ordu)

Izen-ematea: 2019/10/04 baino lehen. Doako ikastaroa/Plaza mugatuak

Kontaktua: Vasco Coelho (Ikastaroaren koordinatzaile exekutiboa):vasco.coelho@gernikagogoratuz.org

Materiala: Modulu bakoitzerako gidak, irakaskuntza-materiala, ikus-entzunezkoak eta irakurgaiak emango dira, foro irekiak jarriko dira interakziorako, eta aplikazioak EHUren eCampuseko eGelapi plataformaren bidez ebaluazioa egiteko.

Edukiak:

0. modulua: Ikastaroaren aurkezpenaAlfonso Dubois (EHU), urriak 14 – 20

1. modulua: Alternatiba-proposamena gaitasunen ikuspegitik abiatuta: kontzeptuak eta analisi-markoa Alfonso Dubois (EHU), urriak 21 – 27

2. modulua: Hegoaldeko epistemologiak eta bizitza-alternatiba feministak Teresa Cunha (Coimbrako Unibertsitatea), urriak 28 – azaroak 3

3. modulua: Lurraldeen despatriarkalizaziorako eta deskolonizaziorako eta bizitza-sarearen aldeko proposamen feministak. Ekofeminismoa Yolanda Jubeto eta Mertxe Larrañaga (EHU), azaroak 4 – 10

4. modulua: Gatazkak eta bizitza-alternatibak. Bakea eraikitzeko apunteak.. Maria Oianguren (Gernika Gogoratuz), azaroak 11 – 17

5. modulua: Botere politikoa eraikitzen: Gatazkan dauden lurraldeen ikaskuntzak Jokin Alberdi (Gernika Gogoratuz, EHU) azaroak 18 – 24

6. modulua: Botere korporatiboa lurraldeei lapurretan. Megaproiektuei herri erresistentzia egiteko gakoak Gonzalo Fernandez (OMAL) azaroak 25 – abenduak 1

7. modulua: Kolonbiako testuinguruaren analisitik ateratako gakoak Miguel Espinosa (Tolimako Unibertsitatea) eta Emerita Cuellar (Gernika Gogoratuz), abenduak 2 – 8

8. modulua: Mozambikeko testuinguruaren analisitik ateratako gakoak Isabel Casimiro (Eduardo Mondlane Unibertsitatea) eta Vasco Coelho (Gernika Gogoratuz), abenduak 9 – 15

9. modulua: Euskal testuinguruaren analisitik ateratako gakoak Xabier Arana Eiguren (Gernika Gogoratuz), abenduak 16 – 22

 

ANTOLATZAILEAK:

GERNIKA GOGORATUZ

eCAMPUS – EHU/UPV

 

FINANTZAILEAK:

Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

 

LAGUNTZAILEAK:

Garapenerako Lankidetza Bulegoa (UPV/EHU)

GEA – UAM

CES (Universidade de Coimbra)

Universidad del Tolima – Grupo Yuma-ima

DECD (Universidade Católica de Moçambique)

GERNIKATIK MUNDURA

IDEASUR

Comité Ambiental En Defensa de La Vida

Corporación SOS Ambiental

No Comments

Post a Comment

9 + 1 =