Albisteak

Pacifistas en acción. Desmilitarizar, desarmar, pacificar.

“PACIFISTAS EN ACCIÓN. DESMILITARIZAR, DESARMAR, PACIFICAR”. MUGIMENDU BAKEZALEAREN AHOTSAK

Icaria editorialak honako argitalpena aurkeztu du: “Pacifistas en acción. Desmilitarizar, desarmar, pacificar”. Dokumentu horren bidez, Espainiar estatuko bakezaletasunaren analisi berezi eta ezinbestekoa egiten da. Horretan jaso dira bakearen, armagabetzearen eta desmilitarizazioaren aldeko ekintza eta borroka nagusiak.

“Pacifistas en acción” lanean Gernika Gogoratuzeko zuendari María Oiangurenek parte hartu du. Bakezaletasunaren eta antimilitarismoaren 35 erreferentek baino gehiagok parte hartu dute idazketa-lanean. Horren bidez erakusten da nor garen, non gauden eta zer egiten dugun; baina ez hori bakarrik: batzen gaituena ere identifikatu da, mugimendu aktibista baten begiraden aniztasunari balioa emanez; izan ere, protesta egiteko, proposatzeko eta ekintzak burutzeko gaitasun handia dugun erakundeak gara.

Ezinbestekoa da Espainiar estatuko errealitate politiko eta soziala ulertzeko. Estatu osoan zabaldu zen intsumisio eta antimilitarismo mugimendua, OTANen aurkako kanpaina eta kaleetan gerraren alde egindako mobilizazioak izan ditu iturri. Mugimendu hori indarrean dago egun, bakearen alde, indarkeria ezabatzeko xedearen bidetik.

Liburua eskuragarri: