Jokin Alberdi Bidaguren Zientzia Politikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Konstituzio Zuzenbideko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea da unibertsitate berean. «Gatazka egoeran dauden lurraldeak» nazioarteko ikerketa-proiektuko arduraduna eta Gernika Gogoratuz elkarteko presidentea da. AIPAZeko (Bakearen Ikerketarako Espainiako Elkartea) eta Hegoa Institutuko (UPV/EHU) Tokiko Giza Garapenari eta Giza Segurtasunari buruzko Ikerketa Taldeko kidea da. Horrez gain, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikar Ikasketen Taldean (GEA/UAM) parte hartzen du. Hainbat lan argitaratu ditu, eta zenbait masterretan eta formakuntzatan parte hartzen du. Horietan guztietan gai hauek lantzen ditu: ekonomia politikoa, demokrazia, giza eskubideak, bakearen eraikuntza, migrazio-politikak, nazioarteko lankidetza eta garapena, eta afrikar gaiak.
Material hau Gatazka egoeran dauden lurraldeak. Bizi-alternatibak eraikitzeko gakoak izandako argitalpen digitaletik aterata da, Gernika Sarea bildumakoa.
BOTERE POLITIKOA ETA LURRALDEA: XXI. MENDEKO DEMOKRAZIA, PARTAIDETZA ETA GOBERNANTZAREN BERRIKUSTE KRITIKOA
- Demokrazia, parte-hartzea eta gai publikoen gaineko interesa ikuspegi makro batetik abiatuta
- Botere-harremanak eta parte-hartze prozesuak ikuspegi mikro batetik abiatuta
- Demokrazia, parte-hartzea eta gobernantza lurraldeetan
- Demokrazia erlazionala eta deliberazio espazio publikoak
- Aniztasuna eta baztertutako taldeen inklusioa parte-hartze prozesuetan
- Gaitasun politiko kolektiboak
- Instituzionalismo erlazional bat globaltasunari tokikotasunetik begiratzen dioten bestelako ikuspegiak antolatzeko gai dena
EKONOMIA POLITIKORAKO ETA BAKEAREN ERAIKUNTZARAKO ANALISI-MARKOEI PROPOSAMEN ALTERNATIBOAK
- Lurralde-analisirako markoei hurbilketa kritikoa
- Analisi-marko itxiak ez dira baliagarriak: ardura instituzionalaren matrizeari eta Garapenerako Lidergo Programari erreferentzia laburra
- Ekintza kolektiborako ikasketa-esparruak eraikitze bidean
BOTERE POLITIKOARI ETA LURRALDEARI BURUZKO BALIABIDEAK
- Bibliografia
- Web baliabideak
ERANSKINA
- Garapenerako eta bakearen tokiko eraikuntzarako ekonomia politikoaren marko esanguratsuenak