El declive económico de Busturialdea-Urdaibai: dilemas y propuestas. Ramón Zallo Elgezabal

El declive económico de Busturialdea-Urdaibai: dilemas y propuestas. Ramón Zallo Elgezabal

Liburu honetan Busturialdea-Urdaibai eskualdean COVID-19aren aurretik zeuden arazo sozioekonomikoak aztertu dira. Horiekin lotuta, biztanleriaren eboluzioa eta giza baliabide, baliabide sozial, natural eta kultural eta azpiegituren erregistroa ere aztertu da. Eskualdeak izandako beherakada ekonomikoa azaleratzen da, produkzio, jarduera eta enpleguari dagokionez, bereziki Gernika-Lumo eta Bermeon, herri nagusietan. Gainera, etorkizunera begirako proiektuen faltari buruz ere hitz egiten da.
Aplikatutako lurralde mailako politika ekonomikoen inguruko hausnarketa kritikoaren ostean, etorkizunera begirako aukerak aztertzen dira: Digitalizazioaren, trantsizio berdearen eta ezagutzaren aroan gaude; horrela izanik, herritarren gaikuntzaren eta aktibo natural eta kulturalen bidez, posible izan daiteke desindustrializaziori buelta ematea, balio erantsiko industria iraunkorraren bidez. Era berean, lehenengo eta hirugarren sektorearen alde egiten jarraituko litzateke.
Horretarako, erakunde, indar politiko eta sozialen arteko plan estrategiko bat garatu beharko litzateke, hori betetzen dela bermatzeko finantza iturri publiko eta pribatuen laguntzarekin.

Ramón Zallo Elgezabal (Gernika-Lumo, 1948) Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua da, eta Informazio Zientzien arloan doktorea. Analista ekonomikoa izan zen Laboral Kutxan (Arrasate), 1974an. Ikus-entzunezko komunikazio arloko katedradun gisa aritu da, eta, duela gutxi, irakasle emeritu gisa Euskal Herriko Unibertsitatean.
1978tik aurrera egitura, ekonomia eta politika kultural eta komunikatiboen arloan espezializatu zen, eta aipamen berezia jaso ditu bere lanagatik, 2020an, Komunikazioaren Ikerketa arloko Espainiako Elkartearen eskutik. Komunikabideetan adierazitako konpromiso sozial eta analisi-gaitasuna izateaz gain, euskal kultura eta politikaren inguruko hainbat liburu argitaratu ditu (Euskadi o la Segunda Transición; El Pueblo Vasco, hoy. Cultura, historia y sociedad en la era de la diversidad y del conocimiento); eta kultura eta komunikazio arlokoak ere, horietako lehena “Economía de la comunicación y la cultura”, eta azkena “Tendencias en comunicación. Cultura digital y poder”. Eusko Jaurlaritzan Kultur arloko aholkulari eta lehendakariorde moduan lan egin zuen, 2002-2009 legegintzaldietan.

PREZIOA: 23€
Jasotzean ordaintzeko.

Interesdunak harremanetan jartzeko:
info@gernikagogoratuz.org

Date

March 2021

kategoria

Gatazka egoeran dauden lurraldeak, Gernika Sareko argitalpenak