La construcción del organismo social como una obra de arte (repeating Beuys). Alex Carrascosa. AusArt. 4. Bol., 2. Zk.

La construcción del organismo social como una obra de arte (repeating Beuys). Alex Carrascosa. AusArt. 4. Bol., 2. Zk.

Artikuluak hiru zati ditu. Lehen zatian Arte-Vida korrontea aurkezten da (lifelike art, Allan Kaprow-ren adierazpena -Happening mugimenduaren sortzailea-), baita bere bi joera nagusiak ere: Duchamp bidea: honen arabera, artearen eremua zabaldu behar da, elementu estra-artistikoak eskuratuz, baita norberaren eguneroko bizitza ere. Bide produktibista: artea sozializatzea du xede, artea eredu sozial berri baten eraikuntza prozesuari aplikatzea. Helburu nagusia izango litzateke joera biak aurkitzea, Beuys eta Internacional Situacionista bidez, ideia bateratu bat sortuz, gizartea materia plastiko moduan, artelan moduan, kontzientzia estetikoarekin.

Bigarren zatian Teknologia Sozial edo Bigunak deiturikoak aurkezten dira, psikologia sozialaren, teoria psikoanalitikoaren eta sistemen teoriaren arteko konfluentziaren emaitza moduan, eremu psikosoziala ulertu eta gizakion arteko harreman eta interakzioen garapenerako erabiltzeko xedez.

Hirugarren zatia teknologia sozial horietako batean zentratzen da: ‘U’ prozesua, organismo soziala artelan moduan eraikitzeko lanean nola aritu gaitezkeen erakusteko.

Alex Carrascosa
AusArt Aldizkaria Vol. 4, Núm. 2 2016

Date

January 2016

kategoria

Artea eta Bakea