Yolanda Jubeto Ruiz Ekonomia Aplikatua I Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, eta ikertzailea da bai HEGOA Institutuan eta bai Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko (REAS) ekonomia feministako taldean (Ekosolfem). International Association for Feminist Economics (IAFFE) elkarteko eta Aurrekontuetan Genero-ikuspegia txertatzea aztertzen duen Europar Sareko (European Gender Budgeting Network) kidea da. Revista de Economía Crítica aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea da. Bi urtetik behingo Ekonomia Kritikoaren Jardunaldien eta Espainiako estatuko Ekonomia Feministaren Jardunaldien antolatzaile aktiboa da. Ekonomia feminista, ekonomia solidarioa eta tokiko giza garapenean espezializatuta dago.
Mertxe Larrañaga Sarriegi Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta irakasle titularra Ekonomia Aplikatua I Sailean. Nazioarteko ekonomiako irakaslea da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. HEGOA Institutuko ikertzailea da. Ekonomia feministan eta tokiko giza garapenean espezializatuta dago, eta hainbat master ematen ditu gai horiei buruz. Bereziki lanen gaiaren inguruan ardaztu ditu bere argitalpenak. UPV/EHUko Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterraren arduraduna da gaur egun. Euskal Herriko Unibertsitateko lehen Berdintasunerako Zuzendaria izan zen.
Luísa de Pinho Valle doktorego-ikaslea da Coimbrako Unibertsitateko Ikerketa Sozialen Zentroko «Democracia en el siglo xxi» izendako programan. Zuzenbidean lizentziatua da, Santa Urtsula Unibertsitatean (Rio de Janeiro, Brasil); eta Zuzenbide Publikoan eta Kudeaketa Publikoan espezializatu da Brasiliako Unibertsitate Zentroan (Brasilia-DF, Brasil). Gizarte eta Zuzenbide Zientzietako masterduna da, Pablo de Olavide Unibertsitatean (Sevilla, Espainia). Bere ikerketetan aztertzen eta sakontzen dituen gaietan ekofeminismoen ikuspegia hartzen du abiapuntutzat, Hegoaldeko epistemologiekin bat.
Material hau Gatazka egoeran dauden lurraldeak. Bizi-alternatibak eraikitzeko gakoak izandako argitalpen digitaletik aterata da, Gernika Sarea bildumakoa.
PENTSAMENDU FEMINISTAREN OINARRIZKO KONTZEPTUAK
MENDERATZE-HARREMANAK ULERTZEKO ESPARRU ANALITIKOAK1
- Feminismo dekoloniala legatu kolonial patriarkal kapitalistaren aurrean
- Feminismo komunitario/indigenaren irakaspenak
- Ekarpen ekofeministak
- Gaitasunen ikuspegia eta bizitzaren jasangarritasuna
EMAKUMEEN AURKAKO BIOLENTZIEN ASKOTARIKO DIMENTSIOAK
ERRESISTENTZIA- ETA GAINDITZE-ESTRATEGIAK: GOGOETA BATZUK
BIBLIOGRAFIA
EZAGUTZA SENDOTZEKO ETA GATAZKAK GAINDITZEKO BALIABIDEAK
- Ikerketa-metodologia feministak
- Despatriarkalizaziorako eta deskolonizaziorako estrategiak
- Gogoetarako bideoak