Memoria Partekatuak. CEAR, Gernika Gogoratuz elkartearen lankidetzarekin

Memoria Partekatuak. CEAR, Gernika Gogoratuz elkartearen lankidetzarekin

Memoria Partekatuak ekimenaren funtsezko helburua izan da gaur egungo babesaren eta gerra zibilean eta frankismo garaian euskal erbesteratuek bizi izan zutenaren arteko analogiak identifikatzea, emakumeen berariazko ekarpenak nabarmenduz. Memoria partekatu horiek berreskuratzeak aukera ematen digu aurreko hamarkadetan bizi izan duguna gogora ekartzeko, esperientzian batzen gaituzten elementuak bilatzeko eta gure historiatik ikasteko, gaur egun hona iristen direnei harrera hobea egitea ahalbideratuko diguten faktoreak aurkitzeko.

Argitalpen hau 2015ean errefuxiatu eta erbesteratutako pertsonekin egindako elkarrizketen eta tailerren bitartez garatutako ikerkuntza-prozesu baten emaitza da. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) errefuxiatutako pertsonen eta frankismo garaian erbesteratzea bizi izan zutenen testigantzak berreskuratu ziren, eta bizi izandako esperientzian zeuden analogiak identifikatu.

AURKIBIDEA

Sarrera
1. Erbesteratzea/errefuxiatzea eragiten duten gertaerak – Zer gertatzen da?
1.1. Errefuxiatuak
1.2. Erbesteratuak eta haien ondorengoak

2. Erbesteratzearen inpaktuakZer eragiten du esperientzia horrek bizitzaren dimentsio ezberdinetan?
2.1. Maila pertsonalean
2.2. Familian
2.3. Pertsonaren nortasunean
2.4. Bizitzarekiko ikusmolde filosofikoan-existentzialean
2.5. Maila sozialean

3. Egoerari aurre egiteko estrategiak – Maila ezberdinetan, ze estrategia garatzen du pertsonak esperientziari aurre egiteko eta esperientzia hori horren modu mingarrian ez bizi izateko?
3.1. Estrategia pertsonalak / indibidualak
3.2. Familiaren laguntza
3.3. Laguntza-sareak
3.4. Informazioa eskuratzea
3.5. Eskubideez baliatzea

4. Erreparaziorako eskaerak– Zerk laguntzen dio pertsonari inpaktuei aurre egiten eta bizitza-proiektua berreraikitzen?
4.1. Gizartearen harrera ona
4.2. Gizartearen aitortza(bizi izandako historia aitortzea; gatazka aitortzea; gatazka eta haren arrazoiak agerian jartzea)
4.3. Aitortza juridikoa eta erakundeena: bizitza-proiektua berreraikitzeko gizartearen babesa eta laguntza
4.4. Eskubideez baliatzea

Asiloa, itxaropenerako itsasontzia

Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeak (CEAR-Euskadi) egindako argitalpena, proiektu honetan: Erbesteko memoriak, memoria partekatuak: Bizkaiko errefuxiatuen Giza Eskubideen defentsa, memoria berreskuratzetik abiatuta

Maria Fernanda Mejía da txostenaren egilea. Sofia Abaitua, Itziar Caballero, Beatriz de Lucas eta Ane Garayren (CEAR-Euskadi) eta Maria Oiangurenen (Gernika Gogoratuz) lankidetzarekin. Irudiak: CEAR, Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea.

Argitaraldiaren urtea eta lekua: 2017, Bilbo.
Itzulpena: Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak, S.L.
Diseinua eta maketazioa: Erreka Multimedia S. Coop.
Hauek finantzatuta: Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako Bakerako eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak.

Date

January 2017

kategoria

Beste bilduma batzuk