Memorialab: Elkarrizketa, memoria eta sendaketa soziala Euskal Herrian. Ohar metodologiko bat. Iñigo Retolaza Eguren

Memorialab: Elkarrizketa, memoria eta sendaketa soziala Euskal Herrian. Ohar metodologiko bat. Iñigo Retolaza Eguren

«Memorialab: Dialogue, Memory and Social Healing in the Basque Country: A Methodological Note» artikulua (Memorialab: elkarrizketa, memoria eta sendaketa soziala Euskal Herrian. Ohar metodologiko bat) The Sage Handbook of Participatory Research and Inquiry eskuliburuko parte da (Ikerketa eta azterketa partizipatiborako SAGE eskuliburua). Eskuliburu horrek lehenbizikoz eskaintzen du ikerketa partizipatiboko metodoen eta diseinuaren ikuspegi garaikide eta abangoardisten iturri osoena, eta, orobat, ikerketa partizipatiboaren oinarriak eta praktikaren alderdi kritikoak ere aurkezten ditu lehenbizikoz.

Artikulu honek Memorialab du ardatz; memoria gizartean eraikitzeko ekimen gisa ulertzen da, eta, horretarako, leku eta ideologia desberdinetatik datozen pertsonen arteko elkarrizketa baliatzen du. Kasu gehienetan elkar ezagutzen ez duten arren, bada guztiek partekatzen duten ezaugarri bat: denek bizi izan dute azken bost hamarkadetan Euskal Herrian izandako indarkeria politikoa, modu batera edo bestera. Memorialabek premisa bat du abiapuntu, hain zuzen ere, bizitza eta giza eskubideak errespetatzeko oinarri etiko eta moral komun batetik abiatuta partekatzen ditu pertsona-talde batek esperientziak, hau da, «memoria autobiografikoa».

Iñigo Retolaza Eguren Gernika Gogoratuzen kolaboratzailea eta Memorialab programaren bideratzailea da.

“The SAGE Handbook of Participatory Research and Inquiry”.
Edizioa: Danny Burns, IDS Research Felloweko ikertzailea; Joanna Howard, IDS Research Felloweko ikertzailea eta Sonia Ospina, NYU Kudeaketa eta Politika Publikoko irakaslea.
2021

Date

September 2021

kategoria

Memoria