Memoriaren Pedagogia. Gernikako Bonbardaketa. Bakerako Pedagogia memoriaren eta artearen bitartez. Maria Oianguren eta Alex Carrascosa (koord.)

Memoriaren Pedagogia. Gernikako Bonbardaketa. Bakerako Pedagogia memoriaren eta artearen bitartez. Maria Oianguren eta Alex Carrascosa (koord.)

Unitate didaktiko honekin “Memoriaren pedagogia. Gernikako bonbardaketa. Bakearen pedagogia memoriaren eta artearen bidez ” memoria eta artea aztertzea proposatu nahi dugu, Bakearen Pedagogian giltzarri gisa hartuta.

Horregatik, proposamen honetan ikusten den planteamendu orokorra argi eta garbi lotzen zaio memoriari buruzko gai oinarrizkoenetik sortzen zaizkigun erantzunei eta ondorengo galderari: zertarako gogoratu?

Bakearen Eraikuntzan memoria ikuspegi kritikotik begiratzeak iragana aztertzeko aukera ematen digu, oraina ulertzeko eta baita paradigma-aldaketan itxaropenez eta erabakitasunez aurrera egiteko modu berriak proposatzeko ere. Beharrezkoa da bakea nahi baduzu paradigman barneratzen joatea, prestatu bakerako, eta atzean utzi behar da indarkerien erabilera legitimatzen duen si vis pacem para bellum (bakea nahi baduzu, presta zaitez gerrarako) esamoldea, indarkeria saihestezintzat aurkezten duena.

AURKIBIDEA

  1. Unitate didaktikoaren aurkezpena
  2. Memoria eta bakeak egitea
  3. Bakea eraikiz
  4. Memoria eta Bakearen Eraikuntza Artearen bitartez

Gernika Gogoratuzek egindako material didaktikoa.

Unitate didaktiko hau Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako Ministeriorik jasotako finantzaketaz garatu da.

Koordinatzaileak Maria Oianguren eta Alex Carrascosa.

Esker onak:
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa.
Gernikazarra Historia Taldea.

Editorea:
Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegia

Date

July 2008

kategoria

Artea eta Bakea, Memoria