Albisteak

presentación Ramón Zallo

RAMON ZALLOREN “EL DECLIVE ECONÓMICO DE BUSTURIALDEA-URDAIBAI: DILEMAS Y PROPUESTAS” LIBURUAREN AURKEZPENA.

Ramon Zallo Elgezabalen “El declive económico de Busturialdea-Urdaibai: Dilemas y Propuestas” liburuak bat egingo du hilabete honetan  Gernika Sareko argitaletxearekin.

Liburuaren aurkezpena martxoaren 10ean, asteazkena, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, 18:00etan izango da.

Lan honetan, ekonomia, kultura eta komunikazioan aditua den gernikarrak eskualdeko arazo sozioekonomikoen bilakaera aztertzen du, ekonomia eta lurraldea gidatu duten politika nagusiak errepasatuz. Produkzio- eta lan-esparruaren narriadura eta, ondorioz, etorkizunerako aurreikuspen kaltegarriak nabarmendu ondoren, alternatiba iraunkorrak dakartzaten proposamenak planteatzen dira, gizarte-indarren eta erakunde publiko eta pribatuen batasunetik abiatuta.

Ramón Zallo Elgezabal (Gernika-Lumo, 1948) Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna da eta Informazio Zientzietan doktorea. Konpromiso sozialaz eta komunikabideetan egindako azterketez gain, politikari, kulturari eta komunikazioari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.

Aurkezpena presentzialki egoteko leku libreak 48 ordutan amaitu ziren.
Eskerrik asko jardunaldi honetan agertu duzuen interes handiagatik!

Ekitaldia zuzenean ikus daiteke Gernika Gogoratuz Youtubeko kanalean.

Ramón Zallo
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.