Albisteak

presentación Ramón Zallo

RAMON ZALLOREN “EL DECLIVE ECONÓMICO DE BUSTURIALDEA-URDAIBAI: DILEMAS Y PROPUESTAS” LIBURUAREN AURKEZPENA MUNDAKAN ETA BERMEON.

Ramon Zallok “El declive económico de Busturialdea-Urdaibai: Dilemas y Propuestas” liburua aurkezten jarraitzen du Urdaibaiko eskualdean. Hilabete honetan, uztailaren 9an, Mundakako Kasinoan izango da, eta 16an, Bermeoko Ercilla Dorrean.

“El declive económico de Busturialdea-Urdaibai: Dilemas y Propuestas” Gernika Gogoratuzeko “Red Gernika” argitaletxeak argitaratu du eta Gatazka egoeran dauden lurraldeak proiektuaren parte da.

Lan honetan, ekonomia, kultura eta komunikazioan aditua den gernikarrak eskualdeko arazo sozioekonomikoen bilakaera aztertzen du, ekonomia eta lurraldea gidatu duten politika nagusiak errepasatuz. Produkzio- eta lan-esparruaren narriadura eta, ondorioz, etorkizunerako aurreikuspen kaltegarriak nabarmendu ondoren, alternatiba iraunkorrak dakartzaten proposamenak planteatzen dira, gizarte-indarren eta erakunde publiko eta pribatuen batasunetik abiatuta.

Ramón Zallo Elgezabal (Gernika-Lumo, 1948) Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna da eta Informazio Zientzietan doktorea. Konpromiso sozialaz eta komunikabideetan egindako azterketez gain, politikari, kulturari eta komunikazioari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.

Aforo mugatua beharrezko izen-ematea.

MUNDAKA

Eguna: uztailak 9an
Ordua: 19:00etan
Non: Mundakako Kasinoan

BERMEO

Eguna: uztailak 16an
Ordua: 19:00etan
Non: Bermeoko Ercilla Dorrean (Arrantzaleen Museoa)