Albisteak

Exposición Reconoceme

“RECONÓCEME” ARGAZKI-ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA GERNIKAKO ASTRAN

Gernika Gogoratuzek eta Kolonbiako Bake Eskolak Fundazioak “Reconóceme” argazki-erakusketa aurkeztuko dute. Erbestean dagoen Euskadi NODOk sareak burutu duen jarduera hau Kolonbiako Egiaren Batzordeari laguntzeko asmoz sortu da. Erakusketa “Memorias para la vida” proiektuaren barnean kokatzen da eta azaroaren 4tik 26ra Gernikako Astran izango da ikusgai.

Erakusketak Euskadin erbesteratutako kolonbiarren esperientziak agerian jartzea du helburu, eta, horretarako, 22 argazkien bidez beren kontakizun propioa kontatzen dute, Kolonbiatik kanpo dagoen egia ezagutzeko euren testigantza kontatu zutenei omenaldia emanez.

Inaugurazioa azaroaren 4an izango da, 18:00etan, Astran, eta Maria Oianguren eta Liliana Zambranok Gernika Gogoratuzen partez, Carlos Martín Beristainek, Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordeko (CEV) ohi komisarioa, Miguel Angel Puentesek, argazkilaria eta Lorna Biermann López erakusketaren komisarioak hartuko dute parte.