Albisteak

RENÉ CASSIN» 2020 SARIA

IREKI DA «RENÉ CASSIN» 2020 SARIRAKO DEIALDIA

Giza Eskubideen inguruko 2020ko «René Cassin» Sarirako hautagaitzak aurkezteko deialdia ireki da urriaren 8an, eta hilabetez egongo da aurkezteko aukera.

Giza Eskubideen «René Cassin» Sariaren helburua zera da: ibilbide profesional edo pertsonalaren bidez Giza Eskubideen defentsa edo zabalkunderako lanean ekarpen garrantzitsua egin duten pertsona edo taldeak saritzea.

Interesdunek honakoak aurkeztu beharko dituzte:

  • Sarirako hautagaiaren ekarpena azaltzen duen txostena.
  • Proposatutako pertsonaren aldeko abalak edo atxikipenak.

Hautagaitzak aurkezteari buruzko azalpenak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri: