Albisteak

Rene Cassin 2023

RENÉ CASSIN 2023 SARIAREKIN AITORTUTAKO HERIOTZA-ZIGORRAREN AURKAKO NAZIOARTEKO BATZORDEA

Heriotza-Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordeak (CIPM) René Cassin 2023 saria jaso zuen abenduaren 11n Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena ospatzeko. Marta Santos Pais, Haurren Aurkako Indarkeriari buruzko Nazio Batuen Erakundeko Idazkari Nagusiaren Ordezkari Berezi ohia, harrera egiteaz arduratu zen.

Edizio honetan, Eusko Jaurlaritzak René Cassin saria Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordeari eman dio, “munduko herrialde eta eskualde guztietan heriotza-zigorra indargabetzearen alde egindako borroka nekaezinagatik”. Epaimahaiaren irizpenaren arabera, “Sentsibilizazioaren, ikerketaren, politiken sustapenaren, estatuentzako laguntza teknikoaren eta Nazio Batuekiko lankidetzaren bidez, Heriotza zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordeak gogor egiten du lan exekuzioak prebenitzeko, praktika bidegabeak eta arbitrarioak ezabatzeko, heriotza-zigorraren alternatibak proposatzeko eta sistema penal bidezkoagoak eta humanitarioagoak sustatzeko”.

Ekitaldia Gasteizko Villa Sudo jauregian egin zen Vitoria-Gasteizen, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela.

Rene Cassin 2023
Noemí Ostolaza, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria (EJ), eta María Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria, Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordearekin (CIPM).