Albisteak

RENÉ CASSIN» 2020 SARIA

«RENE CASSIN» 2023 SARIKO DEIALDIA ZABALIK

Giza eskubideen Rene Cassin sariko XX. edizioko hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eskutik, urriaren 16ra arte. Deialdia, beren ibilbide pertsonal edo profesionalean giza eskubideen sustapen, defentsa eta dibulgaziorako konpromisoaren lekukotza emateko prest diren pertsona zein kolektiboei dago zuzendua.

Aurten, Eusko Jaurlaritzak ematen duen sariak 20. urteurrena betetzen du, eta gainerako Giza Eskubideen Adierazpenaren 75. Urteurrenarekin bat dator.

Sariaren izendapena Rene Cassin jaunaren oroimenean egingo da ,1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspiratzaile nagusi izan zena, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Ituna eratzeari begira funtsezko zeregina bete zuena.

Hautagaiak aurkezteko moduei buruzko xehetasunak egoitza elektronikoak daude eskuragai: