Albisteak

René Cassin

«RENE CASSIN» 2024 SARIKO DEIALDIA ZABALIK

Gobernu Kontseiluak René Cassin Sariaren XXI. edizioaren deialdia onartu du gaur. Sari hori 2003an sortu zen, giza eskubideen arloan egindako jarduketa esanguratsuak publikoki aitortzeko. Hautagaitzak azaroaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira

Gernika Gogoratuz-eko zuzendari María Oianguren Idigoras epaimahaiko kide da, bizikidetzaren eta giza eskubideen esparruan ospe handia duten beste pertsona batzuen artean.

Sariaren izendapena Rene Cassin jaunaren oroimenean egingo da ,1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspiratzaile nagusi izan zena, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Ituna eratzeari begira funtsezko zeregina bete zuena.

Hautagaiak aurkezteko moduei buruzko xehetasunak egoitza elektronikoak daude eskuragai: