Albisteak

George Steer

GEORGE L. STEER / GERNIKA BAKEAREN ALDEKO KAZETARITZA I. SARIA 2019

Apirilaren 26an arratsaldeko 18.00etan, Mikel Ayestaran, kazetariari sari banaketaren ekintza.

Gernika-Lumoko hiribilduak, bakearen eta adiskidetze baloreak sustatzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko tradizio handia dauka. 2006an, Gernika-Lumoko Bonbardaketaren Urteurrenean, George L. Steer (1909-1944) kazetari britaniarrari omenaldia egin zitzaion, Gernikako bonbardaketa ezagutzera eman zuelako, “The Times” eta “The New York Times” egunkarietan urgentziazko kronikak idatzi zituenean, 1937ko apirilaren 28an argitaratu zirenak.

2017an, pertsona honi egindako omenaldia handitu egin zen, beste kazetari batzuen lana ere saritzeko, besteak beste Mathieu Corman, “Ce Soir” egunkariaren korrespontsal belgikarrarena, beronek ere hiribilduaren bonbardaketaren kronika idatzi baitzuen.

Sari honen bitartez, bakearen kazetariei esker ona eman gura zaie, bakearen aldeko kazetaritzak aldarrikatzen duen egiarekiko konpromisoa defendatzen duten gizonezko eta emakumezko kazetariei.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.