Albisteak

Paradigmas de la Seguridad y Prohibición de Armas Nucleares y Autónomas

SEGURTASUNAREN PARADIGMAK ETA ARMA NUKLEAR ETA AUTONOMOEN DEBEKUA

Gernika Sarea bildumako 22. dokumentua aurkezten dugu, 2018, 2019 eta 2020 urteetan egin ziren Gernikako Memoria Historikoaren eta Antimilitarismoaren Jardunaldien edukiarekin.

Astran egin ziren Gernikako Antimilitarismoa eta Memoria Historikoaren Jardunaldiek gogoetarako gune bat ireki dute XXI. mendeko bakearen agenda aztertzeko eta eztabaidatzeko, tokiko eta munduko ikuspegi batetik. Bakeari eta gatazkei buruzko azterlanak, garapenerako lankidetza kritikoari buruzko azterlanak eta kulturartekotasuna dira antolaketan dabiltzan elkarteen jarduera bideratzen duten gaiak.

Argitalpen honek 2018an eta 2019an Astran eta 2020ko edizioan modu telematikoan aurkeztutako hitzaldi, infografia eta ikus-entzunezko materialetarako esteka batzuk biltzen ditu.

Jokin Alberdi Bidaguren eta Maria Oianguren Idigorasen hitzaurrea.

  • Segurtasunaren paradigmak, giza eskubideen adierazpenaren 70. urteurrenaren esparruan.
    Gernikako Antimilitarismoa eta Memoria Historikoaren VI. Jardunaldiak, Astran (2018)
  • Egia, desmilitarizazioa eta oroimenaren eta bakearen eraikuntza.
    Gernikako Antimilitarismoa eta Memoria Historikoaren VII. Jardunaldiak, Astran (2019)
  • Arma autonomoen debekurantz: gerrarik gabeko mundu bat posible al da?
    Gernikako Antimilitarismoa eta Memoria Historikoaren VIII. Jardunaldiak, Astran (on line, 2020)