Albisteak

documental-cajamarca

“SIN MINERÍA, LA VIDA TIENE FUTURO” DOKUMENTALA

Margarita, José Domingo, Nora Yolanda eta Jenny nekazariak dira, Kolonbiako erdi-mendebaldeko Tolima departamentuko Cajamarca izeneko herrian bizi dira. Natur-gune aberatsa da hura: palma afrikarrez jositako basoak, ur-jauziak, eremu elurtuak, “Machín” izeneko sumendia, “Los Valles” basamortua, eta abar. Bertako biztanleak harro daude, herrialde osoan kontsumitzen diren elikagaietako asko ekoizten dituztelako.

Dokumental honetako protagonistek xumetasunez kontatzen dute AngloGold Ashanti enpresa transnazionala urre bila joan zela hara, eta horren aurrean beren prozesu sozialak sendotu zituztela, beren gaitasun indibidual eta kolektiboak landu, eta erresistentzia baketsuaren bidez urrearen erauzketa geldiaraztea lortu zutela, beren nekazaritza eta abeltzaintza jarduera salbatuz. Gaur, orduko leloak inoiz baino biziago jarraitzen du: Ura urrea baino baliotsuagoa da!