Albisteak

Vidas en el exilio. CEAR y Gernika Gogoratuz

SOLASALDIA: “BIZITZAK ERBESTEAN, LEHEN ETA ORAIN”

Mugak ekimenak eremu bi jarri ditu hizketan: muga- eta iraganbide-eremuak (Mexiko, eta Irun eta Hendaia arteko muga), historiaren bi unetan (frankismoaren lehen urteetako erbestea eta gaur egungo egoera). «Bizitzak erbestean, lehen eta orain» hitzaldiak ikusarazi nahi ditu erbestearen inpaktuak, bizipen komunak eta gizabanakook bizirauteko garatzen ditugun estrategiak, Euskadin bizi den emakume errefuxiatu baten eta erbestean bizi izan zen emakume baten arteko solasaldiaren bitartez.

Gernika Gogoratuz eta CEAR-Euskadik antolatuta
Proposatutako data: urriak 20
Ordua: 18:30-20:00
Tokia: CEPA Gernika-Lumo HHI