Sorburua. Bakearen aldeko emakumeak

Semillera. Mujeres por la paz

Sorburua. Bakearen Aldeko Emakumeak, Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura erakundeen ekimena da, eta tokiko, nazioko eta munduko bakearen alde lan egiten duten emakumeen erakundeak eta kolektibo feministak egituratzea du helburu.

Xedea emakumeen elkarteek eta oinarri feministadun kolektiboek bakearen alde egiten duten ahalegina ikusaraztea, ahalduntzea eta indartzea da; eragile aktibo gisa eguneroko gatazkak indarkeriarik gabeko eraldaketan, tokikoa eta globalki elkarri lotuta.

AURREKARIAK


Emakumeen munduak kongresua (Congreso Mundos de Mujeres, MM) mundu akademikoko eta aktibismoko hainbat eremutako  (emakumeen mugimenduak, feministak eta gizarte-mugimenduak) emakumeak eta gizonak biltzen dituen nazioarteko eta diziplinarteko ekitaldia da. Lehen Kongresua 1981ean ospatu zen Israelen, Haifako Unibertsitatean.

 


Mozambikeko Eduardo Mondlane Unibertsitateak ospatu zuen 2022an Emakumeen Munduak-en 14. kongresua. 2.256 partehartzaile batu ziren bertan aurrez aurre eta 831k modu birtualean jarraitu zuten ekitaldia, lau kontinentetako 32 herrialdetako jendea batuz: Afrika, Amerika, Asia eta Europa.

 


Aurreko edizioaren eskutik dator 15. Emakumeen munduak kongresua Euskadin ospatzearen proposamena, 2026an. Gernika Gogoratuzek Mozambikeko emakumeen elkarteekin, antolatzaileekin eta parte-hartzaileekin elkarlanean egindako lanagatik jaso da, tokitik bakearen eraikuntzara egiten dion ekarpena ikusarazteko.

SORBURUA. BAKEAREN ALDEKO EMAKUMEAK (2024-2026)


Agente eta erakunde sozial, feminista eta bakezaleez osaturiko Talde Eragilea, Emakumeen Munduak kongresura (MM26) elkarlanean eraikitzeko.

Lurraldeko sorburuen aktibatzea: Euskadi, Mozambike eta Kolonbia. Emakumeen oinarrizko elkarteen artean tailerrak egitea, kongresurako bake-proposamen alternatiboak eta eraldatzaileak sortzeko.

Emakumeen munduak kongresua (MM26).
Ekitaldiaren antolaketa eta gauzatzea, bake agenda internazionalista batetik abiatuta ikuspegi feminista, anitz eta dekolonialetik.

BERRIAK


KOLONBIA
Lurraldeko Hazitegiaren Topaketa Nazionala Guarnen, Antioquian

Giza eskubideen eta sexu- eta ugalketa-eskubideen defendatzaileak.
Azaroa, 2024

MOZANBIKE
Lurraldeko hazitegien tailerra

Emakumeen senti-jakintza jasotzen, bakearen aldeko agenda feminista eraikitzeko.
Urria, 2024

KOLONBIA
Lurraldeko sorburuen tailerra

Sentipenen, jakintzaren eta esperientzien elkar-trukea, herrialdean bakeak eraikitzeko.
Urria, 2024

MOZANBIKE
Lurraldeko sorburuak aktibatzea

Talde eragilearen bilera eta tailerrak Cabo Delgado, Pemba eta Beira hirietan (Mozanbike).
Iraila, 2024

KOLONBIA
Lurraldeko sorburuen aktibatzea

Aurrez aurreko topaketak taldeak elkar ezagutzeko.
Abuztua, 2024

ALIANTZAK


Gernika Gogoratuz
AIPAZ
Bakeola
Baketik
Pedro Arrupe- Deusto
ehugune
Emagune
Eskubidez
Gernikatik mundura
UN Etxea
wilpf

BABESLEAK


Elankidetza
Gobierno Vasco