Albisteak

campaña de stop killer robots en la UPV/EHU

STOP KILLER ROBOTS-EN “EUROPAKO SEGURTASUN ETA DEFENTSAREN ANALISI KRITIKOA” KANPAINAREN AURKEZPENA UPV/EHU-N

Datorren maiatzaren 14an, Stop Killer Robots-en “Europako segurtasun eta defentsaren analisi kritikoa” nazioarteko kanpaina aurkeztuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, Donostian.

Aurkezpena Jokin Alberdi EHUko irakasleak egingo du, eta bi saiotan egingo da: Roser Martinez eta Joaquin Rodriguez Alvarez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak, eta Tica Font Centre Delàs d ‘Estudis per la Pauko kidea.

Saio irekiak izango dira eta antolatzaileek eskaintzen dituzten esteka hauen bidez sartu ahal izango da.

Goizeko ordutegia, 10: 30etik 11: 30era izango da.
https://eu.bbcollab.com/guest/7a6446ab4c2a4633836bb498e726db47
Arratsaldeko ordutegia, 15:30etik 16:30era izango da.
https://eu.bbcollab.com/guest/6c4abbcad7ab4b68951493afae1e8712

Ekitaldi honetako laguntzaileak Gernika Gogoratuz, Centre Delàs, Bake-ekintza antimilitarista, WILPF (Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga), ICRAC (International Committee for Robot Arms Control), ehugune eta UPV/EHU izango dira besteak beste.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.