Albisteak

suminetik bakera en gernika 2020

«SUAMINETIK BAKERA» AGERTOKI BATETIK BESTERA DABIL ETA GERNIKARA HELDUKO DA

Gernika Gogoratuz eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, “S(u/a)minetik bakeraikus-entzunezko lan proposamen eszenikoa aurkezten dute.

Eguna: Otsailaren 25ean
Ordua: 19:00H
Lekua: Gernika-Lumo Lizeo Antzokian.
Patxi Lurrak idatzia eta zuzendua.
Mudoh-ren musikarekin.
Arteman Komunikazioak ekoiztua.

suminetik bakera en Gernika 2020

Abiapuntua Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzungo ditugu, eta Koldo Rodriguez eta Naia Egiluz Mojas narratzaileak ere tartekatuko dira lau ataletan; hori guztia Mudoh-k zuzenean interpretatuko duen musikak lagunduta. Beraiei esker lau ataletan suminetik bakera pasako gara.

Lotu ahal izan zen ikuskizuna enpatia eta errukia bezalako gako-kontzeptuekin, heriotza naturalek eta naturalak ez direnek eragindako doluak nolabait konektatzen.