Albisteak

gernika gogoratuz que hacemos territoria en conflicto

GATAZKA LURRALDEAK: IKERKETA, FORMAKUNTZA ETA EKINTZA GAITASUNAK SENDOTZEKO ETA BIZITZA ALTERNATIBAK OSATZEKO

Gernika Gogoratuz (GGG) eta Gernikatik Mundura-k (GM) elkarrekin aurkeztutako lankidetza proiektua da eta bere asmoa da sustatzea ikerketa, formakuntza, ekintza eta eragin politikoko prozesu bat eredu hegemoniko patriarkal neoliberalak eta bere ordezkari nagusiek, Enpresa Transnazionalak, lurralde zehatzetan dituzten eraginak aztertzeko.

Nazioarteko ikerketa taldea osatu da hiru lurralde; Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozambike) eta Urdaibai (Euskal Herria) ezberdinetako azterketa konparatiboa egiteko Giza Garapen Iraunkorraren eta Tokiko Giza Garapenaren ikuspegietatik abiatuta. Horretarako lau eragin ardatz zehatz aztertuko dira: lurraren eskurapena eta sarbidea, genero desberdintasunak, iraunkortasuna eta identitate kulturala..

Aztertuko diren hiru lurraldeetatik ezagutza zehatzak aterako dira gizarte mugimendu eta bestelako indarren gaitasun kolektiboak indartzeko ekintza transnazional horien aurkako erresistentzia eta bizitza ikuspuntu eta ekintza alternatiboak martxan jarri ahal izateko. Material zehatzak osatuko dira zentzu honetan formakuntza prozesuetan eta gizarte mailako eta eragin politikoko lanean erabili ahal izateko.