UKRAINAKO ADIERAZPENA: BAKEA DA IRTENBIDE BAKARRA
Bakearen Ikerketarako Espainiako Elkarteak (AIPAZ) komunikatu bat sinatu du diplomaziaren eta elkarrizketaren alde, 2022ko otsailaren 24an hasi zen Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka konpontzeko bide bakar gisa.
Gernika Gogoratuz-ek, AIPAZeko kide denez gero, duela urtebete Errusiak Ukraina estatu subiranoari egindako erasoa arbuiatzen eta gaitzesten du -modu guztiz irmoan-, nazioarteko legalitatearen haustura bat denez gero. Gaur egun, erakunde bakezaleok gerra amaitzeko gure eskuetan dagoen guztia egiteko beharra azpimarratzeko betebehar morala eta politikoa dugu.
Horregatik, hurrengoa eskatzen dugu:
- Berehalako su-etena eta liskar guztien amaiera.
- Diplomazia erabiltzea, bake-prozesua hasteko helburu bakarrarekin.
- Berme humanitarioak herrialdeko biztanleria zibilarentzat eta langile humanitarioentzat.
- Espainiako Gobernuak Ukrainako gatazkan bakea sustatzea sar dezala bere agenda politikoaren parte gisa EBko Kontseiluaren hurrengo Espainiaren Lehendakaritzan.
- Bake Konferentzia antolatzea.
Komunikatua beste erakunde batzuekin batera sinatu da:
- Bakearen aldeko mugimendua (MPDL)
- Bakearen aldeko Lankidetza Batzarra (ACPP)
- Espainiako Giza Eskubideen Aldeko Elkartea (APDHE)
- Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR-Euskadi)
- Giza Eskubideen Federazioa
- Cultura de Paz Fundazioa
- Bakerako Ekimenak Fundazioa (Fundipax)
- Bakearen eta Gatazken Institutua (IPAZ)
- Garapenerako Erakundeen Koordinakundea
- Hirugarren sektoreko plataforma (LAP)
- Langileen Batasun Orokorra (UGT)
- Comisiones Obreras (CCOO)