Albisteak

UNESCOK Bakearen aldeko Hiria Saria eman dio Gernika-Lumori

Premio Unesco

Bakearen aldeko Hiriak UNESCO Sariaren xedea zera da: kohesio soziala sendotu, auzoetako bizi-baldintzak hobetu eta hirian elkarbizitza garatzera bideratutako herri ekimenei aitortza ematea. UNESCO erakundeak hautagai diren hiriek lideratutako praktika berritzaileen ikuspegi globala eskaintzen du. “Gernikari egindako aitortza herri horren eta Alemaniaren arteko adiskidetzean oinarritzen da, batez ere. 1997an, Condor Legioak hiribildua bonbardatu eta hirurogei urtera, Espainian Alemaniako enbaxadore zenak barkamena eskatu zuen alemaniar gizartearen izenean, gutun bat irakurriz. Era berean, Gernika Gogoratuz elkarteak sustatutako Ikerketa Zentroak egindako lana ere aitortu du Unescok, baita Bakearen Euskal Museoaren sorkuntza ere, duela urte eta erdi sortu zena” (El País, 2004).